Klasikoak

2
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-05-28 13:26

Diru publikoekin arduratuta gaude krisi-garaiotan. Lehen ere diruok eralgitzen baziren ere, inor gutxi arranguratzen zen, oparoaldi betean baikinen. Dagoenean, bon-bon... Badakizue.Beraz, gaurko gaia are minberagoa da. Aienatu da saretik Pentsamenduaren Klasikoak bilduma, aztarnarik bat ere utzi gabe. Adio, testuen biltegi zoragarriari. Adio, filosofiako klasikoak e-bookean irakurtzeko asmo orori.Polito gastatu da dirua bilduma horretan, ez banaketa egokirik ez edizio-lan txukunik ez zuen horretan. Hala ere, pitxi ederrak utzi dizkigu itzultzaile saiatuen eta zuzentzaile zorrotzen elkarlana...


guri oso txarto iruditu zaigu egunkaria iztea, ez dutelako inolako motiborik. egunkaria ¡taz iritzia jarri nahi baduzue idatzi hemen. eta egunkariari animatu nahi badiozue sartu web orri honetara: http://www.egunkaria.com eskerrik asko apollatzeagaitik gure egunkaria!!!!!


Itxiera-ordutegia

solasturi 1456152749042 Solasturi | 2007-12-19 00:47

Entzun berria dut, irratian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iragarki bat, tabernek "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa.Itxiera hitza askotan ibili dut buruan Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun zorigaiztoko harez geroztik. "Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan zen" esaldia ez dakit, bada, oso naturala ote den. Nago "Egunkaria ixtea" edo "Egunkaria itxi izana" aditz-egiturak naturalagoak direla itxiera nominalizazioa baino.Tabernen kasuan ere, senak ez dit oso ongi hartzen "itxiera-ordutegi" hori, eta zaindu behar dena "ixteko ordua" dela iruditzen zait (ordutegia ...


Azken iruzkinak