Kategoria: irlak
Uharteak aipatzen ditu gaur Anjel Lertxundik Berrian; “Uharteak ziren gure gaztetako irudimena aberasten zuten lurraldeak” dio. Pentsakor geratu naiz eta gogoratu ditut neure gaztaroko uharteak: Kirrin uhartea izango da nerabezaroan gehien bisitatu nuen irla, Bostak -Los Cinco zen orduan- Enid Blyton-en abenturak behin eta berriro irakurtzen nituenean. Bigarrena Robinson Crusoe irla da, zalantza barik. Gaztaroko garai batean urtero irakurtzen nuen, uda garaian beti, Robinson Crusoe. Urtero hunkitze...