Entzuten ditudan euskal taldeez hitz egitean nire herritik kilometro dexentera jauzi egin beharra izaten dut normalean. Bidasoa aldera gehienetan eta Azkoitira gertuenera. Horregatik, ohikoa dena baino poz gehiago sortzen du nire barrenean Saioa bezalako kantari batek halako diska puxka bat kaleratzeak. Beasainen jaio zen Saioa 1978an baina Legorretan egin du bizia eta bertakoa da. Goirritarra da tio! Ormaiztegin Amen, Geroh edo Leher bezalako taldeek sortutako mugimendua amaitu ostean, goierritarrok ez dugu harro egoteko kantari edo talderik izan eta lehortutako lur eremu batera bizia ekar...


Azken iruzkinak