DENDAKETAN, batez ere, merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua. Ebaluazioa era automatikoan egiten da eta aurrerapena asmatutako erantzunen araberakoa da. Albistea osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berr...


ongi etorri

irale 1456147937454 Irale | 2008-07-04 11:00

Kaixo!Blogen mundua oso erakargarria gerta daiteke, baina horretarako teknika zertxobait menperatu behar da. Ikusten duzuen bezala, testu editorea oso sinplea da sortu berri dugun blogean.


Ongi etorri!

irale 1456147937454 Irale | 2008-07-04 00:12

Ongi etorri ikastaroan erabiliko dugun blogera. Ea Internet berriaren mundua interesgarria iruditzen zaizuen... Hasteko, ikas dezagun zertxobait gehiago blogez. Ikus ondorengo bideoa:


Gaur, hilak 23, dantza ikastaroaren inguruko asanblada burutu izan da Sukabi Gazte Lokalean . Bertan bildu direnen ebatziaren arabera, ostegunero dantza saioa izango da zortziretatik bederatzi t'erdiak bitartean (20:00-21:30). Oraindik ere euskal dantzari bilakatzeko aukera duzu, garaiz zabiltza!  Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, Sukabitik pasa zein sukabi@topagune.com emailura idatzi baino ez daukazu.  




Aurreratu zaizkit baina oraingoan ni ere berria ematera natorkizue. Uztailean Donostian izango naiz Xabier Mendigurenekin batera Lolita mitoaren inguruko ikastaro bat ematen, Hik Hasi-k antolaturiko topaketen barruan. Ikastaroak nire tesi-lana (oraindik enbrioi-egoeran dagoena) du oinarritzat eta Mendiguren jaunak aberastu egingo du lolitismo euskal kasu bat birpasatzen, Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria, hain zuzen.   Lolita mitoaren sorrera aztertuko dugu, Nabokov-en nobela oinarritzat hartuz eta bere bi zine-adaptazioak ikusiz (Lolita, 1962 eta Lolita, 1997). Mito honen indar...


Datorren asteazkenean, maiatzak 10 egiten dituenean, Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga hirukotearen azken ikuskizuna gozatu ahal izango dugu Deustualdean. "Laster Master. Inkomunikazio Ikastaro Azkarra" antzeztu-aurkeztuko dute umoregileek hizkuntzaren bideak arakatuz. Sarrikoko Areto Nagusian izango ditugu arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Barre egiteko gogoz bazaude beraz, bertara hurbildu besterik ez duzu!