Iheslariek gatazka politikoaren konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute azken 50 urteetan iheslariak lagundu dituzten hainbat talde eta norbanakok. Haien babeserako eta Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak “gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa” egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia antolatu dute ekainaren 15erako. Miarritzeko Irati erakustazokan izango da (aireportutik hurbil), eta egun guztiko egitaraua antolatu dute: 11:30ean hasiko da ekitaldi politikoa, bazkari herrikoia izango da ondoren, eta kontzertuak arratsaldean: Gatibu, Go...


Auzi-iheseko epaiketa egin diote Eneko Gogeaskoetxea Arronategiri. Auzi-iheseko epaiketa batean, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean Eneko Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, 1967) busturiarrari Frantziako epaile batek. Gogeaskoetxea beste bost iheslarirekin batera epaitu zuten. Espetxe zigorra ezartzeaz gain, Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten. Era berean, Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epaileak Gogeaskoetxearen kontra emandako atxilotze agindua berretsi zuen Parisko 10. epaitegiko buruak. Justizia frantsesak Gogeaskoetxeari ETAren egitura logistikoko kide ...