Herria dugu arnas! ekainaren 15ean denok Miarritzera

busturiaurrera 1456131761085 busturiaurrera | 2013-06-07 16:02

Iheslariek gatazka politikoaren konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute azken 50 urteetan iheslariak lagundu dituzten hainbat talde eta norbanakok. Haien babeserako eta Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak “gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa” egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia antolatu dute ekainaren 15erako. Miarritzeko Irati erakustazokan izango da (aireportutik hurbil), eta egun guztiko egitaraua antolatu dute: 11:30ean hasiko da ekitaldi politikoa, bazkari herrikoia izango da ondoren, eta kontzertuak arratsaldean: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze Esatek!

Hara joateko autobusa Bermeotik 8:30etan eta Gernikatik 9:00etan urtengo da, eta ekitaldiaren ostean itzuliko da, 15:30 inguru etxeratzeko. Dagoeneko ohiko tabernetan lekua hartu ahal dozu.

http://topatu.info/wp-content/uploads/2013/06/miarritz_iheslariak_1.jpg