Kategoria: idatziak
Bitxia da, gutxienez, Euskararen Herria ukatzen duten eragileetako kide izan eta aldi berean "euskaltzale" agertu nahi izatea. Izan ere, bihotzik gabeko gorputza hilotza den gisan, gorputzik gabeko bihotzaren patua ere berbera baita. Hendaiako Herriko etxean bada kontraesan hori ezkutatu nahian ari denik, baina egiazki frantsezaleak eta ez euskaltzaleak direla anitzetan gelditzen da agerian. Aski argigarria delakoan Berrian agerturiko iritzi artikulu bat dakargu horren erakusgarri: 2011-11-05 "Zuzendariari Hendaiako Udalaren afixak David Zapirain. Gure etxetik gertu agertu diren udal af...