Kategoria: horiko
Urtaro bakoitzari ezar dakiokeen sustantzia erabaki dut: Udaberria argia da, goizeko freskuran margotua. Uda airea da, bero astunaren arnasa. Udazkena usaina da, lurrak isurtzen duena. Negua laztana da, izotzaren laztana. Huaoraniek, ordea, beste egutegi bat daukate. Haien aroak dira: txonta loratzen den aroa, suge dantzariaren aroa, errekaren gorakadarena, tximua gizen dagoen aroa. Gure aroak nekazarien izendegitik hartuak dira. Huaotarrenak ehiztarien hiztegiko harrapakinak dira. Urtaroak dira nekazariaren pausokera astunaren eta ehiztarien ibilera arinaren...