Kategoria: hölderlin
Gaztetan irentsi egin nituen, lankide xelebre batek gomendatuta, Friedrich Hölderlin-en “Poemas de la locura” liburuko poemak. Eta, zer diren gauzak, oraintsu aurkitu berri dut liburu zahar hura, orduko edizio elebidun eta latzean. Irakurri ditut berriro duela hogeita hamar urte hainbeste gustatu zitzaizkidan olerkiak eta, aizue, zirkinik ere ez. Artean poema liluragarriak zirenek ez didate gaur egun ezer esaten. Misteiyubak! Baina kontua da liburuak hitzaurre luze eta sakona duela eta bertan aurkitu dut Uso Zuria kanta eta olerkari alemaniarraren arteko lotura. Höl...