Kategoria: hiztegi_batua
Hiztegi Batuan euskarazko hitzak ageri dira, gure ondarekoak nahiz geureganatutako maileguak (Mitxelenaren hitzak erabiliz esateko). Atzo lagun batek galdetu zidan ea nola behar lukeen: ranking edo rankin edo errankin. Asko dira ingelesetik azkenaldian sartu zaizkigun -ingdun izenak. Irizpidea, ordea, ez da batere argia. Akademiaren hitz-zerrendan, kanpin nahiz camping ageri dira; ranking, berriz, bera aukera bakar. Gurean, esaterako, marketin egiten dugu, morfemak (batik bat deklinabidea) lotzean arazorik izan ez dadin. Nola irakurri behar genituzke horiek guztiak? Hiztegi Batu...
EHUko Euskara Institutuak bekoz beko ipini ditu Hiztegi Batua eta Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bildutako gaur egungo idazleen testuak. Hemen duzue. Lan bikaina.