Kategoria: hirigintza_3
Zalantzarik gabe, egun Markina-Xemeinen udal esparruan dugun gairik garrantzitsuena Herri Antolaketarako Plan Orokorra da, honetan datorren zortzi urteetan herri honek hirigintza arloan izan behar duen norabidea finkatuko da. Aurreko Kontzekupetan ezker abertzaleak gai honi ematen dion garrantzia agertu dugu. Zinez benetako lana egin dugu Plan Orokor hau ahalik eta egokiena izateaz gain, sostengarritasuna, oreka eta biztanleen premiak, mugikortasuna, natura, ondarea eta etorkizuna uztartzeko bilatu ditugu. Ezaugarri hauetaz gain, lanketa parte-hartzailea izatea nahi izan dugu eta lort...