KONTZEKUPE

Markina-Xemeingo ezker abertzalearen aldizkari digitala


Zalantzarik gabe, egun Markina-Xemeinen udal esparruan dugun gairik garrantzitsuena Herri Antolaketarako Plan Orokorra da, honetan datorren zortzi urteetan herri honek hirigintza arloan izan behar duen norabidea finkatuko da. Aurreko Kontzekupetan ezker abertzaleak gai honi ematen dion garrantzia agertu dugu. Zinez benetako lana egin dugu Plan Orokor hau ahalik eta egokiena izateaz gain, sostengarritasuna, oreka  eta biztanleen premiak, mugikortasuna, natura, ondarea eta etorkizuna uztartzeko bilatu ditugu. Ezaugarri hauetaz gain, lanketa parte-hartzailea izatea nahi izan dugu eta lort...


Herri antolaketarako Plan orokorra izan da udalgintzako gai nagusienetakoa. Urtarrilean ezker abertzaleak plan orokorrari egindako proposamenak zabaldu genituen. Proposamen hauek udalean ere aurkeztu arren, ez genuen inolako erantzunik jaso. Ondoren planari buruzko argibideak emanaz  3 edo 4 aldiz atera gara kalera plano eta argazkiekin. Maiatzean, udal osoko bilkuran Hasierako Onarpena gauzatu zen PNVren baiezkoarekin eta Aralarren abstentzioarekin, guk ezezkoa eman genion. Ezezkoa batik bat planak ez dit...



MARKINA-XEMEINGO ALKATE JAUNARI   1.- Markina-Xemeingo Udalerriko H.O.P.O.aren hasierako onarpenaren txostenaren azaltzen denez, Kareaga Dorrea E.A.E.k monumentu izendatutako eraikinen zerrendan aurkitzen da oinarrizko babes-mailaren izendapenarekin.   2.- Eraikin hau bere egunean Udalaren jabegoa zen eta berriztatzeko konpromisopean saldua izan zen. Harrezkero ez du funtsezko inolako hobekuntza lanik jaso, are gehiago utzikeria nabarmenean murgilduta dago.   3.- Gaur egun Kareaga Dorrearen egoera tamalgarria eta kezkagarria da oso, teilatu zati handi bat falta zaio eta bereh...


Gauza zehatzekin hasi baino lehen ezker abertzaleak parte hartzearen garrantzia azpimarratuko nahi dugu, herritarrek herriaren diseinuan zein etorkizunean parte hartzeko duten eskubidean hain zuzen ere. Bide ezberdinak daude horretarako, hasita 2/2006 legeak aipatzen dituenetatik, Udal-plangintzarako aholku-batzordea sortzea, non herriko elkarte, merkatari, kirolari, emakume talde, sindikatu, gazte, etab. ordezkatuak izango diren, zenbait gairen inguruan kontsulta egiteko aukera bera ere legeak ematen du. Baina baita plan orokorra egiten ari den prozeduran ere; herritarrak informatzeko bit...


- Udalak eskatuta, Estudio K-k egin duen aurrerapen txostenean agertzen da 90.hamarkadan urtean 16 etxebizitza eraiki zirela. Azken urteetan, “etxebizitzaren booma” izan denean urtean eraikitako etxebizitza kopurua 53,2koa izan da. Eta orain krisi egoeran, egitasmoa 8 urteetarako dela kontuan izan da eta 1219 etxebizitza eraikitzeko asmoa agertzen dela, urtean 152 etxebizitza eraikitzeko proiekzioa dago.     - Une honetan eraikita dauden etxe kopurua 1.915ekoa da. Esan bezala, egitasmo honetan 1219 etxebizitza gehiago eraiki nahi badira, 2015. urterako aurreikusten den etxe kop...


1.- Prozesu parte hartzailea garatzeko, udal-plangintzako aholku-batzordea sortzea, bai plana diseinatzeko bai planaren garapena eta jarraipena egiteko ere. 2.- Kontuan izanda, batetik, aurreko planean onartutako baina eraikitzeke dauden etxebizitza kopurua, eta bestetik, merkatuaren nondik norakoa, plan orokorra herri barruan sartzen diren 633 etxeetara mugatzea. (ikus 1eranskina). Izan ere, datuetan azaldu bezala, etxebizitza hutsen kopurua oso altua da gure herrian, beraz, hauen erabilera suspertzeko politika zehatza bultzatu behar du udal honek.      3.- Iparragirre se...


kontzekupe 1456150572036

www.flickr.com
Hau Flickr-en moduloa da eta KONTZEKUPEn argazki edo bideoak erakusten ditu. Sortu zure modulua hemen.