KONTUAN HARTZEKO DATUAK

kontzekupe 1456150572036 KONTZEKUPE | 2009-01-03 10:08

- Udalak eskatuta, Estudio K-k egin duen aurrerapen txostenean agertzen da 90.hamarkadan urtean 16 etxebizitza eraiki zirela. Azken urteetan, “etxebizitzaren booma” izan denean urtean eraikitako etxebizitza kopurua 53,2koa izan da. Eta orain krisi egoeran, egitasmoa 8 urteetarako dela kontuan izan da eta 1219 etxebizitza eraikitzeko asmoa agertzen dela, urtean 152 etxebizitza eraikitzeko proiekzioa dago.

 

 

- Une honetan eraikita dauden etxe kopurua 1.915ekoa da. Esan bezala, egitasmo honetan 1219 etxebizitza gehiago eraiki nahi badira, 2015. urterako aurreikusten den etxe kopurua 3134koa da.

- Zenbat etxebizitza eraiki behar diren kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartzen herrian dauden etxe hutsak. Eta bataz beste EAEn etxebizitza hutsen zenbatekoa %15a baldin bada, gure herrian Estudio K-k egin duen aurrerapen txostenaren arabera %28koa da.

- Historikoki babes ofizialeko etxerik ez da eraiki, soilik, 42 etxe tasatu.

- Artibai 15-19 sektorean eraikitzea aurreikusten den etxebizitzetan, bere egunean udalak eskubideak lortu zituen Ituarte etxeaz jabetuta.

- Larrialdietarako etxebizitzen parke gabezia. Larrialdi etxeak beti behar izan ditugu (baserri bat erre denean, emakumeen erasoen aurrean, atzerrikoei babesa eskaintzeko orduan…) eta udalak parke bat izan duenean etxeak saltzen joan da.

Industria arloan, aurreikuspen egokiak eginez, etorri edo gerta daitezkeenei erantzun ahal izateko, Udalak pabiloiak gorde dituen bitartean eta babes publikoarekin Esperantza eremuan enpresa haztegia abiatzen den bitartean;  pertsona edo familietan egoera tamalgarriren bat gertatu ezkero erantzuteko ahalmena guztiz murrizten da, arlo honetan jarrera ezin atzerakoiagoa agertuz.

- Gaur egungo egoera juridikoaren arabera ezinezkoa litzateke, Bidaurreta gunean gaur egin nahi dena proiektatzea. 47 txalet eraikitzeko nekazal lur saila handia galtzea zuzena da? Lurraren kontsumoa ez da batere jasangarria, etorkizunean ez du izango atzera bueltarik, lur horiek ez dira berreskuratuko. Mota honetako urbanizazioak ez daude pertsonen premiak betetzera zuzenduak, ahalmena duten batzuen nahiak asetzera baino eta lurraren okupazio basatia dakarte. Hirigintza herritarrentzako ez gutxi batzuen pribilegiorako.

Beraz, eremu hori ez-urbanizagarria izan beharko litzateke. Aurretiko planeamenduetan badugu honen antzerako adibidea. Bere egunean Barroeta inguruan industria eremu haundi bat aurreikusi bazen ere, egin ez zenez, hurrengo planeamenduan birkalifikatu eta ez-urbanizagarri egoerara itzuli zen.

- Urberuagako bainuetxearen egoera. Balio historiko, turistiko eta kulturala izan duen gune bat berreskuratu ezineko egoeran dago, udalaren utzikeriagatik. Zer nolako inspekzioak egin ditu udalak eraikina horrelako egoerara ez heltzeko? Ez al du kontutan hartu desjabetzeko aukera zegoenik? Egindakoa ezin da onartu, herriaren ondarea suntsitzea ez da batere onargarria.

- Ondasun historiko, kultural eta arkeologikoak diren Ubila errota, Ubila dorrea, Oxilango burdinola eta Barroeta dorrea berreskuratze premian daude.

- Kareaga dorrea. Jabego publikoa izanda, bere egunean saldu egin zen berriztatzeko konpromisoarekin. Egun egoera tamalgarrian eta kezkagarrian dago.

 

 

- Estudio K-k egindako aurrerapenean ekipamendura bideratutako lur eremuen zehaztapena falta da. Zertarako erabiliko diren ez da azaltzen.

- Futbol  zelaira kotxez joateko erabiltzen den bidea, inguruko baserritarrek soilik erabiltzen zuten, gehienbat oinezkoek paseatzeko erabilia izan da. Gainera, oinezkoa izateko bokazioa duen Arretxinagako gunetik igarotzen da. Bestalde, bide hori ez da batere egokia larrialdi egoera baterako.

- Trafiko kopurua kontuan izanda, Etxebarriraino proiektatuta dagoen barianteak lehentasunezko garrantzia du.

- Gaur egun, Urbitarte eta Xemein etorbidean aparkaleku arazoa dago. Estudio K-k eginiko aurrerapenean aurreikusten da Xemein guneko arazoa bideratu ahal dela, baina, Urbitartekoa ez.

- Kareaga industrialdera joateko oinezko biderik ez dago. Ez eta garraio publikoz hurbiltzeko aukerarik ere. Gainera industrialderako bidegorriak, inguru horretan Done Jakue bideak duen gabezia konponduko luke.


Utzi iruzkina: