EZKER ABERTZALEAREN PROPOSAMENA
1.- Prozesu parte hartzailea garatzeko, udal-plangintzako aholku-batzordea sortzea, bai plana diseinatzeko bai planaren garapena eta jarraipena egiteko ere.
2.- Kontuan izanda, batetik, aurreko planean onartutako baina eraikitzeke dauden etxebizitza kopurua, eta bestetik, merkatuaren nondik norakoa, plan orokorra herri barruan sartzen diren 633 etxeetara mugatzea. (ikus 1eranskina). Izan ere, datuetan azaldu bezala, etxebizitza hutsen kopurua oso altua da gure herrian, beraz, hauen erabilera suspertzeko politika zehatza bultzatu behar du udal honek.
3.- Iparragirre sektorea:
a. Aurreikusten diren etxebizitza guztiak egitasmotik kentzea.
b. Murga basoa publikoa egitearen egitasmoa mantendu eta udalak bere jabetza eskuratzeko bide ezberdinak aztertu eta gauzatzea.
4.-Aurreko planean onartutako Bidaurreta egitasmoa, 47 txaleten eraikuntza: Gaur egun juridikoki ezinezkoa litzateke era horretako egitasmoa planeatzea, beraz, birkalifikatu eta gune ez-urbanizagarria izendatu.
5.-Artibai 15-19 gunea:
a. Udalak duen aprobetxamenduaz baliatuz bertan eraikiko diren etxeetan, udala, babes ofizialeko etxeak egiteko promotore izatea.
b. Babes ofizialeko etxe gabezia kontuan izanda, promozioa lehenbailehen gauzatzea.
6.-Larrialdietarako etxebizitzen parkea sortzea.
7.-Futbol zelai ingurua.
a. Nekazal lur eremu gisa mantentzea.
b. Futbol zelaira zubia egitea, Solozabal autoeskolako aparkalekutik. (ikus 2 eranskina)
c. Oxilango burdinola berreskuratzea eta Barroeta dorrea babestea.
8.- Ekipamenduak:
a. Ludoteka.
b. Herriko auzuneetan umeentzat jolas tokiak jartzea: Arretxinaga, Aldaola…
9.- Ikusita jendea oinez joaten dela lanera Kareaga industrialdera eta Done Jakue bideak gabezi nabarmena duela gune honetan, proiektatuta dagoen bidegorria lehenbailehen egitea.
10.- Kareaga dorrea:
a. Kareaga dorrearen ingurua babesteko berdegunea sortu eta eraikitzea aurreikusten den industria pabiloia txikiagoa izatea dorrea babeste aldera (ikus 3 eranskina).
b. Dorrea babesteko lehenbailehen neurri zehatzak hartzea (jabegoarekin konponbide azkar bat, desjabetzea, …).
11.- Autobus geltokia:
a. Autoa lagatzeko tokia izatea.
b. Zain egoteko toki egokia; aterpea, jesarlekua, toki argitsua, komuna…
c. Kareaga industrialdean geltokia jartzea.
12.- Aparkalekuak:
a. Uhagon, Xemein etorbidean momentuko konponbidea aurkitzea.
b. Urbitarte eremuari konponbidea ematea.
13.- Etxebarrirako bariantea lehentasunezkoa izatea.
14.- Urberuaga eremua:
a. Bainuetxeari lehenbailehen irtenbidea aurkitzea. Eraikina erabat erortzerik ezin dugu onartu.
b. Ubila errota babestea.
c. Ubila dorrea berreskuratzea. (Gaur egun duen sasitza garbitzetik hasita).
15.- Ondare historiko kulturala behar den bezala babesteko, herriaren ondarea espresuki katalogatzea, klasifikatzea eta onartutako erabilera zein erreformak arautzea, eraikinez eraikin bakoitzak bere fitxa izanik argazki eta guzti. Hau guztiau, planak jaso beharko luke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: