Kategoria: herta_müller
Asteburuan, Herta Müller-en El rey se inclina y mata (Siruela, 2011) liburuaren berri izan dut. Hatsaren kulunka irakurri ondoren, idazlearen alderako halako jakin-min bat piztu zitzaidan, eta liburu hau berdinik gabea da, min hori arintzeko.Hizkuntzari buruzko saiakera laburrez osaturik dago liburua. Müllerrek bere hizkuntza diglosiko, zokoratu eta iraganekoaz dihardu, mapetatik aienatua den komunitate baten eledun gisa.Aho-gozagarri paragrafo laurden bat dakarkizuet.Nire herriko hizkuntzan —hala iruditzen zitzaidan umetan— nire inguruko jende guztiak bazituen hitz doiak gauzak zuzenean iz...