Kategoria: hermes
AURELIA ARKOTXA, Berria, 2007-VI-1 1877an, Olinpoko Heraren tenploan miatzen ari ziren gizon batzuek marbrezko fragmentu handi bat atera zuten lurretik: Hermes, Dionisos haurra besoetan. Gertakizun hori baino anitz mende lehenago, Pausanias historialariak estatua hori bera ikusi omen zuen leku berean, garai hartan zutik eta oso, eta zioen Praxitelesen lanetarik zela. Gaurko arkeologoek, ordea, estatuaren egoera materiala azterturik diote, ezetz, ez daitekeela Praxilesena izan. Bertze batzuek aldiz, estatua hori dela Pausaniasek ikusi zuenaren kopia diote, loriagarria hori bai, ba...