Nire lagun bat New Yorken zegoen 2001eko irailaren 11n. Egun bat lehenago heldu zen hirira, turista xume gisa, eta gertakari lazgarri horren testigu mutu bilakatu zen, handik astebetera aireportuak berrireki zituzten arte. Mutu esan dut, ez dakit zergatik (klixeak eramanda, seguru), askotan kontatzen baitu bere abentura, eta oraindik seme-alabarik ez duen arren, bere bilobei ere New Yorkekoa kontatuko diela iruditzen zait. Ez da nolanahiko batailatxoa.Egun horietan gehien inpresionatu zuena zer izan zen ere behin baino gehiagotan kontatu dit. Times Square inguruko taberna eta kafetegi ugari...