Kategoria: harpa
Heldu da urteko blogeko azken sarrera idazteko eguna, eta honek Euskal Herrira bueltatzeko eguna gertu dagoela esan nahi du. Egia esan hamaika aste hauek nahiko azkar pasatu zaizkigu, baina horrek ez du esan nahi etxera bueltatzeko gogorik ez dugunik; desiatzen baikaude! Eguraldia gogorra da benetan Txekian, zero azpitik 15 gradutara ere egon gara udazkeneko azken egun hauetan. Ikustekoa izango da Gabonen ostean atzera berriz hona etortzean, dagoeneko negu gorrian sartuta, noraino jaitsiko den merkurioa. Esan digutenaren arabera -25ºC arte jaisten da tenperatura batzuetan, musu-zuloak ere ...