Harea lurrik anonimoena, Hareaz eginak desparadisoaren zutabeak. Eta Lurra planetaren aidea ere Hareazkoa, Urano, Venus ere Harearena; Harea egotziz bihotzek Harea erakarriz. Harea.. Baina ez harea bakarrik. Harearekin batera malko esentziala Eta odol bete ontzi bat. Eta harearen artean zuek ere gutun Horituak, erloju Hautsiak, Hiztegi liliputiarra, Espartako eskuta herdoildua, Bazatozte zuek ere. Baina arratsero galduz doa guztia Zu edo argia bezala; Gauero ez da harea baino geratzen. Ilargi ...