Harea lurrik anonimoena

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-06-30 11:16

 

 

Harea lurrik anonimoena,

Hareaz eginak desparadisoaren zutabeak.

Eta Lurra planetaren aidea ere

Hareazkoa,

Urano,

Venus ere

Harearena;

Harea egotziz bihotzek

Harea erakarriz. Harea..

Baina ez harea bakarrik.

Harearekin batera malko esentziala

Eta odol bete ontzi bat.

Eta harearen artean zuek ere gutun

Horituak, erloju

Hautsiak,

Hiztegi liliputiarra,

Espartako eskuta herdoildua,

Bazatozte zuek ere.

Baina arratsero galduz doa guztia

Zu edo argia bezala;

Gauero ez da harea baino geratzen.

Ilargi krudelaren azpian. Harea.

Harea lurrik anonimoena,

Hareaz eginak desparadisoaren zutabeak


Bernardo Atxaga