Hemengo eta hango ordezkari politiko gehienek diotenez, Zangituk salbatuko du Altsasu. Zangituko makropoligonoak hain zuzen. Betirako gainera. Ikus bestela:UPNko Alba Kontseilariaren hitzak dira (erdara batuan jaurtiak): "Sakana izango da Nafar Gobernuak aurreikusi dituen eremu logistikoetako bat edo besteren onuradun ". Eta ez da hori egokitu zaigun “sari” bakarra: "Abiadura Handiko korridoreak aukera handiak ekarriko ditu lur honetara… onurak ekarriko ditu zeharkatuko dituen eremuetara, enplegu aukera gehiago eragingo dituen etorkizuneko negozioa garatzeko aukerak, izan ere”.Onura horiek ...


AHT: Zer dakigu?

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-04-17 19:32

AHT ez da ohiko trena. Trenaren itxura osoa du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokionez. Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina dela esan dezakegu. Gainera, urrun dagoena gerturatu ordez, gertu dagona urrunduko du. Azkarrago burutuko dute, noski, Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi-kalitate larriki kaltetuko ditu, AHT-ak ez baitu aldiriko garraiorako balio. Hirietan bakarrik geldituko da eta, ondorioz, ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko tren erabiltzaile...


Azken iruzkinak