Kategoria: gudari_eguna
1975eko irailaren 27an Francoren erregimenak Juan Paredes Manot, Txiki, eta Angel Otaegi ETAkideak eta FRAPeko hiru kide hil zituen. Harrez geroztik Txiki eta Otaegi ez ezik, euskal herritarrok urtero irailaren 27an Euskal Herriaren askatasunaren alde dena eman zuten gainontzeko lagun guztiak ere gogoan izanda, borrokak honaino ekarri eta bakarrik borrokak askatasunera eramango gaituela argi eta ozen adierazten dugu. Hogeita hemeretzi urteotan baliabide guztiak erabili dituzte estatuek gatazkaren oinarri politikoak ukatzeko eta Euskal Herria asimilatzeko. Baina ez dute lortu...