Kategoria: grisa
Badira pertsonak beltza bakarrik ikusten dutenak, iragana beltz, oraina beltz, etorkizuna beltz...Badira pertsonak mundua koloretsu ikusten dutenak, koloretsu edo zuri... iragana, oraina eta etorkizuna perfektu iruditzen zaienak...Beste batzuk erdiko bidea hartzen dute... grisa omen da beren mundua...¨¨¨¨¨¨¨¨Eta amak esan zion:- Ni pesimista naiz ta zuk arroxaz ikusten al duzu dena?- Nik errealitatea ez dut zuriz edo beltzez ikusten. Irakasle bati entzun nion bezala, mundua gris kolorekoa da eta nik ere hari jarraitzen diot...¨¨¨¨¨¨¨¨Mundua gris kolorekoa da, gris kolore ugaritakoa, batzuet...
Errekak sortutako behelainoa, urrutira ezin daiteke ikusi.Mendien berdetasuna nabarmentzen hasten da gristasuna desagertzen doalarik. Modu askotako berdeak,era askotako marroiak.Zuhaitzei falta zaizkien hostoak mendiak ditu. Berdetasun eta marroitasunaren artetik horitasuna gailen.
Galduta ilargi gabeko gau batean, galduta pinturarik gabeko koadroan, galduta lorerik gabeko udaberrian. Arima grisa bihurtzen denean galdurik nabil.