Deustualdean aurkitzen ditugun graffitien Tenplura iritsi gara oraingoan. Gaur hasi eta iganderarte Auzoko Jaiak ospatzen dituen Deustuibarra pasa (hemen egitaraua) eta Zorrotzaurrera heldu baino lehen, hutsik dauden eraikinetatik handienetakoan begiratu eta hormako zuloa pasatu besterik ez dago arte - eremu honetara sartzeko. Hasieran, lursail birjinean sartuko bagina lez edo, ezer gutxi dagoela ematen du, sasiaz eta lila landare handiez aparte. Baina begirada ohitzen hasi orduko, arte - galeria oso bat irekiko zaigu parez pare eta edonor txundi...