Artistak Deustuko Kaleetan (III): Museoa Erriberan

Deustualdean aurkitzen ditugun graffitien Tenplura iritsi gara oraingoan. Gaur hasi eta iganderarte Auzoko Jaiak ospatzen dituen Deustuibarra pasa (hemen egitaraua) eta Zorrotzaurrera heldu baino lehen, hutsik dauden eraikinetatik handienetakoan begiratu eta hormako zuloa pasatu besterik ez dago arte - eremu honetara sartzeko. Hasieran, lursail birjinean sartuko bagina lez edo, ezer gutxi dagoela ematen du, sasiaz eta lila landare handiez aparte. Baina begirada ohitzen hasi orduko, arte - galeria oso bat irekiko zaigu parez pare eta edonor txunditzeko moduko artelanak aurkituko ditugu orubearen lau ertzetan. Euskaraz bukaturiko zenbait margo eder tartean. Artea sortzaileak bestearengan sentsazioak eta erreakzioak sortzeko egiten duen ahalegina bada, guztiz zaila erabakitzea zerk balio dituen 3 miloi t´erdi euro (gutxi gora-behera Udalaren Euskara Sailaren urteko aurrekontua den kopurua): Guggenheimen azken erosketak edo orube-galeria honen hormetako graffitiek.

DSCF1704

Hemen sakatuta sorta ikusgarria.


Utzi iruzkina: