Kategoria: geu
Hemen KUN 2006 taldeko kide batzuk Teleran, Diagonaletik igota. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera Iñigo, Agustin, Pello, Xubi, Joseba, Leire eta Iban.
2006ko abuzturako KUN zazpimillakorako permisoa lortu dugu eta jendea behar dugu taldea osatzeko.Tel. 656-752-698 Espedizioarekin batera beste talde bat osatu eta soilik trekiña egiteko aukera dago.
Zapimillako polit eta oso hau igotzeko aitzakiarekin India iparraldea ezagutu nahi duen talde bat gara. Indiako Mendi Federazioarekin harremanetan jarri ondoren KUN mendia erreserbatu dugu. Zonalde honetako mendietara igotzeko bertako Federazioko baimena eskuratu behar da. Igotzeko epealdia uztailetik iraila bitartekoa da eta aurrez erreserbatu ezean mendian sartzeko aukera galtzeko arriskua dago.