Hemen KUN 2006 taldeko kide batzuk Teleran, Diagonaletik igota. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera Iñigo, Agustin, Pello, Xubi, Joseba, Leire eta Iban.
http://www.snow-forecast.com/resorts/Nun-Kun.0to3top.shtml Helbide honetan zuk aukeratzen duzun mendian datozen egunetarako dagoen elur iragarpena, hotz-beroa, haizea, etab. ikusi dezakezu. Horretaz gain, zonalde horretako eski estazioak eta bestelako informazio ugari ere ematen du. Informazioa herrialdeka antolatuta daukate eta, bilatzaile moduan, herrialde bakoitzeko iragarpen guneak dituzte zerrendatuta.
KUN mendirako espedizioa aurrera eramateko Indiako agentzia batekin jarri gara harremanetan. Agentzia honek, KUNerako espedizoaz gain, trekiña egiteko aukera ere eskaintzen du. 15 egunetan zehar India iparraldeko ingurunea eta bizimodua ezagutzeko aukera bikaina! Beheko taula honetan zehazten da Indiako Zanskar bailara zeharkatzen duen ibilbidea: Data Zonaldea Ibilbidea Abu 07 Delhira iritsi Agentzia gure bila dator eta hotelera eramaten gaitu. 08 Delhi Goizean egun erdiko hiriko bisita. Arratsaldea libre. 09 Delhi/Leh Goizean aireport...
2006ko abuzturako KUN zazpimillakorako permisoa lortu dugu eta jendea behar dugu taldea osatzeko.Tel. 656-752-698 Espedizioarekin batera beste talde bat osatu eta soilik trekiña egiteko aukera dago.
Hauxe da Suru arroiletik begiratuta KUN mendiak, 7077 m, hartzen duen itxura; ederra, baietz?
Mendikate hau India iparraldean dago, Pakistan eta Tibeten artean.
Beheko taula honetan zerrendatzen da abuztuak 7tik irailak 8 arte egunez-egun jarraituko den ibilbidea. KUN mendira espedizioa Data Zonaldea Ibilbidea Abu 07 Delhira iritsi Agentzia gure bila dator eta hotelera eramaten gaitu. 08 Delhi Indiako Mendi Federazioa (IMF) bisitatu sarrera emateko. 09 Delhi/Leh Goizean aireportura mugitu Lehrako hegazkina hartzeko. Bertan, agentzia gure bila dator eta hotelera eramaten gaitu. Geratzen den denbora libre. 10 Leh Goizean Sankar Gompako egun erdiko ibilaldia. Leh jauregia eta bertako me...
Hau da Nun Kun mendikatearen panoramika:
Blog honen bidez Indiako ingurune eder honen berri izatera eta gurekin etortzera gonbidatzen zaitugu.