Damutzen ez diren terroristak

1
neu 1456151794697 neu | 2007-03-30 19:31

Hamen Jabieroren beste bideoetako bat, "Soy un democrata". Jabiero gaur egun gehien gustaten jaten euskal bideo-aktibista da; oso lan kurratuak eitxen dittuz, arazoen mamira doizenak. Bere bloga be, Un hombre del Partido, gomendatzen dotzuet.


Basajaun gogoan

neu 1456151794697 neu | 2007-03-29 14:24

Ondo gogoratzen dot Josu Zabala "Basajaun" hil eben eguna. Ni Aralarren nengoen lagunekin, urte horretako Jarrairen mendi martxan. Aurreko eguna oso gogorra izan zan...euria para barik denpora guztian...lokatsa...nekea. Kanpamendura ailla ginien, kanpindenda monta ta lotara. Biharamunean danak esnatu ginen pozik ta gogotsu, kriston eguraldi ona etxen eban ta desiaten geunden oinez hastea. Baina gosaltzen geunden bitartean...mazazoa...lagun bat hilda agertu da Itziarren, bularrean tiro bategaz. Trastoak batzen hasi giƱenerako informazio gehijjo aillaten hasi zan...etakidea da hilda...