Kategoria: genero-ariketak
Genero-ariketak liburua irakurtzen ari naiz. Mamitsu dator eta niretzat berritzaile. Irakurtzen ari nintzela Medeak taldeak idatzitako testu honekin egin dut topo. Eta euskalgintzarekin oroitu egin naiz (eta ez dakit zergatik!): (...) Mugimendu Feminista, 80. hamarkadan sortutako talde eta eragileen baturatzat hartzen da. Oro har, talde horiek asanblada-egitura batekin funtzionatzen dute. Uste da, edo pentsatzen da, mugimendu hori instituzioetako feminismotik at dagoela, eta izaera ematen dien lan ildo batzuk dituela; hala nola, abortua, indarkeria sexista, parte-hartze politik...