Kategoria: gehiengoa
Gehiengo sindikalak agur Bilbon egin duen prentsaurrekoan Apirilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatu die langile eta herritar guztiei.Lan istripuen errealitateak bere horretan jarraitzen du, 2010. urtean 80 pertsona hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian. Jaitsiera bat izan den arren, hau ez da benetako prebentzio neurriak hartu direlako izan, bizi dugun egoera ekonomikoaren ondorioz baizik. · A-28 Eskuorria · A-28 lectura · A-28 Kartela
Aurtengo Martxoaren 8an euskal gehiengo sindikalak bat egin du emakumeentzako bizi eta lan-baldintza duinak eskatzeko eta prekarietatea salatzeko. Emakumen langilearen nazioarteko egunaren aurkezpena gaur goizean egin du euskal gehiengo sindikalak Bilbon. Bertan idatzi bateratu bat aurkeztu eta deialdiak luzatu dituzte. DEIALDIAK- Bilbon Plaza Eliptikoan eguerdiko 12.00etan- Donostian eguerdiko 12.00etan Bulebarrean- Iruñean Udal plazan eguerdiko 12.00etan- Gasteizen eguerdiko 12.00etan Ama Zuriaren plazan - Arratsaldeko 19.30etan Hego Euskal Herriko hiriburuetan talde eta eragile feminis...