Gauekoak programa Gasteizko udalaren ekimena da, gazteei gaueko aisialdi alternatibak eskaintzeko asmoa duena, dena Kutxi eta Katxi izan ez dadin. Aurten euskarari presentzia handiagoa eman nahi omen diote eta horretarako Geu elkartearen laguntza ere badute. Udazkeneko denboraldi honen berritasunen artean, bat: ipuinak idazteko tailerra. Azaroko ostiral guztietan (3, 10, 17 eta 24ean) gaueko hamarretatik gauerdira arte, Aldabe Gizarte etxean. Tailer honetako gidari apala: ni neu. Irakurri, idatzi eta idatzitakoa komentatuko dugu, gauerdiko bizio ohikoak. Azaroaren 2an itxiko da matrikulaz...