Ipuinak idazteko tailerra Gasteizen

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-10-24 22:51
2

Gauekoak programa Gasteizko udalaren ekimena da, gazteei gaueko aisialdi alternatibak eskaintzeko asmoa duena, dena Kutxi eta Katxi izan ez dadin.

Aurten euskarari presentzia handiagoa eman nahi omen diote eta horretarako Geu elkartearen laguntza ere badute.

Udazkeneko denboraldi honen berritasunen artean, bat: ipuinak idazteko tailerra. Azaroko ostiral guztietan (3, 10, 17 eta 24ean) gaueko hamarretatik gauerdira arte, Aldabe Gizarte etxean.

Tailer honetako gidari apala: ni neu. Irakurri, idatzi eta idatzitakoa komentatuko dugu, gauerdiko bizio ohikoak.

Azaroaren 2an itxiko da matrikulazio epea, eta hementxe egin daiteke.

Informazioa gehiago hurrengo telefonoan: 945 20 40 09.

Nahi duenak, beraz, badaki.

balaklaba

balaklaba 2006-10-25 10:30 #1

<p>Egia da, beraz, berriz ere idazten duzula! Gainera, zer topatuko, eta ipuin ikastaro bateko maistra zarela (bizkarrean&nbsp;zure presentzia&nbsp;pausatu eta, nire ileak zurea&nbsp;ia ukitzen duela, paper zurian istorio bat idatzi dizut niri...). </p>

<p>Pena Gasteizen dela. Noiz zatoz Donostiara?</p>

bego

bego 2006-10-26 23:30 #2

Eta zergatik ez duzu hemen jartzen erabiliko duzun materiala? Landuko dituzuen ipuinak, aztertuko dituzuen gaiak... Nik uste dut interesgarria izango litzatekeela Gasteizera joateko aukerarik ez dugunontzat.<br />


Utzi iruzkina: