Jaso eta eman

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-10 09:18

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean ere eragiten duela. Benetako energia darie hizkuntza indigena horietako kideei. Eta benetako ene...


Nazioartekotu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-09-08 08:16

Aspaldian (eta krisia dela eta) mila aldiz entzun dugu “gure” enpresak nazioartekotu behar direla. Nazioartera begira jarri, alegia. Kanpoko antiojuak zorroztea, alegia.   Hizkuntza arloan ere, nazioartekotzea gero eta ohikoagoa da. Gurean bi eredu nagusi daude nazioartekotzean: Etxepare institutuak babesten duena eta Garabide elkarteak aurrera daramana. Nazioartekotzea ulertzeko bi modu. Bestelako ekimen batzuk ere badaude (adibidez, hau via @jxamundarain, hark dioen bezala, etxean egiten ez dutena, kanpoan egin nahi dute, enpin!). Etxepare institutua erakundeek sortutak...


Ultra-komunikatzen

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-25 17:45

Hedabideek hiztunon biziberritzean itzelezko garrantzia dute, batez ere trinkotzean eta imaginario komunaren eraikuntzan. Baina hori nik baino hobeto esaten dute Garabidekoek bideo honetan: Baita Maria Gonzalez Gorosarrik honako honetan ere: Euskarazko komunikazioaren lorpenak. Hau guztia kanta hau eta berri hau buruan nahastetik etorri da. Erlazionatutako artikulua:- Komunikabide diglosikoak


Hemengo enpresek gauza asko esportatzen dituzte: altzariak, armak, etxeko-tresnak eta beste hainbat gauza. Baina ez gara horretaz ari blog honetan normalean.Soziolinguistika arloan zer daukagu esportatzeko? Hori da galdera. Eta hainbat erantzun eman dakioke, baina hemen neurea emango dut. Nire erantzuna.Garabidekoek euskararen berreskuratze esperientziaren inguruan lan eskerga (eta ezinbestekoa) egiten ari dira, batez ere Hegoaldeko herriei begira. Momentuz hiru lan eman dituzte argitara: esperientzia orokorrean batzen duena, estandarizazioaren ingurukoa eta hedabideen ingurukoa (hur...


Ertzetik erdigunera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-26 23:16

Jon Sarasuaren "Ertzeko zatiak" liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri.Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan.Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (...). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetx...


Garabide elkarteak jarraitzen du euskararen berreskuratzeari buruzko bigarren liburu-DVDarekin. Oraingo honetan hizkuntzen biziberritzeetan estandarizazioak daukan garrantziari buruz. Aurrekoa bezala, liburua da, baina baita dokumentala ere (momentuz aurrerapena baino ez dago sarean). Liburua lau hizkuntzatan plazaratu dute: euskaraz, gaztelaniaz, inglesez eta frantsesez. Eta, gainera, lizentzia librearekin.


Orain hilabete batzuk plazaratu zuen Garabidek euskararen berreskuratzea izeneko liburua. Soziolinguistikaren oinarrizko gai batzuk lantzen ditu liburuak. Eta gure sen dibulgatiboari jarraituz, ba horietako batzuk hona ekartzea otu zait. Gainera, lizentzia librea dutenez, ez naiz "deliturik" egiten ari, beste batzuetan ez bezala. Lehenengoa, gaur, familiaren garrantziari buruz.Familia: belaunaldien arteko zubiaSarritan hezkuntza sistemari egotzi izan zaio hizkuntza baten bilakaeraren errua edo arrakasta. Egia da hezkuntzak garrantzi handia duela, baina ezda bere kabuz hizkuntza baten bizira...


Garabide elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruzko lehen lana plazaratu du. Lan dibulgatiboa da, guztiz, oso interesgarria, eta gainera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Bikaina benetan. Horrelako gehiago behar ditugu. Dokumentala ere plazaratu du. Zabaldu beharko da hauen lana nazioartean, ezta? (Gainera, lizentzia librea du liburuak).


Garabidekoek euskararen berreskuratze prozesuari buruz lehen liburuxka eta DVDa argitara eman dute. Irrikitan nago ikusi eta irakurtzeko. Momentuz, trailerrarekin konformatu beharko.Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk from Garabide on Vimeo.


Garabide elkarteak egin nahi ditu hainbat DVD euskararen berreskuratzeari buruz. Lehenengoaren aurrerapena hemen:Euskararen berreskuratzea from Garabide on Vimeo.


Garatzeko bidean

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-25 17:07

Aurreko batean aipatu egin nuen Garabide ere. Oraingoan ere horrekin gatoz. Alde batetik, webgunea badute.Eta, beste alde batetik, berritasun bat dakartelako. Euskalgintza modernoaren esperientziak batu nahi dituztelako. Eta lehen DVDa 2009an egingo dutelako.


Trukean ikasi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-07 18:07

Garabide elkarteak antolatuta, azken aste hauetan Ameriketako hainbat indigena ibili dira Euskal Herrian zehar truke programa batean. Euskalgintza ezagutarazi eta euren errealitatea ezagutzeko aukera eman dute bisita hauek. Bisita hauen nondik-norakoak hainbat lekutan topa daitezke:- Berria telebistan elkarrizketa.- Argiako webgunean diaporama. - Info7 irratian elkarrizketa.Ariketa interesgarria da euskaldunontzat Garabidek garatzen duena. Indigenentzat ere bai, baina guretzat ere bai. Izan ere, hemen dugun aberastasuna ezagutzen erakutsi gaituzte (beti penetan ez gara ibiliko euskalgintzan...


Azken iruzkinak