BERRIA, 2014-05-20 Osasuna. Adimen emozionala Jon Berastegi Pigmalion efektuak mito greziarrean du jatorria. Pigmalion izeneko eskultore bat bizitza guztia berarekin ezkontzeko emakume perfektuaren bila ibili zen, eta bilatu arren, ez zuen aurkitzen. Hala, frustrazioz blai, eskultura ederreko sorrerari eskaini zion bere gainerako bizitza. Eta, halako batean, emakume idealaren eskultura batekin maitemindu zen: Galatearekin, hain zuzen. Eskulturagatiko pasioa hain zen handia, ezen Pigmalionek emakume erreala izango balitz bezala tratatzen zuen. Bere maitasuna hain handia izan zen, ...