Kategoria: fredi_paia
Badakigu...baina gutxitan egiten dugu ZUZENEAN
Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatutako jardunaldiak atzo bukatu genituen Edu Apodaka eta Fermin Etxegoienen eskutik. Baita ondo bukatu ere. Solasaldi arinean aritu zen jendea hizlariekin batera Mullerenean, eta beti lez ondorio bakarrik atera izan ez arren, bidea urratzeko aukera badagoela agerian geratu zen. Atzoko argazki edo bideorik jarri baino lehen, hobe Elorri Bertso Eskolak aurreko ostegunean Uxue Alberdi eta Fredi Paiaren pasadizoei ateratako bideoetako bat hona ekartzea. Elorrikoek igo dituzten beste hirurak hemen sakatuta: 1, 2 eta 3. Fredi Pa...
berria.info"Koalizioan doanean eskumakoa bihurtzen den ezker abertzale autonomistaren kondoi zulatuek ekiditen ez badute, martxoaren batean haurdunaldi bat iragarriko da. Ez dakigu ehunik ehun zelan deituko den piztia: Josu Jon Ibarretxe Lopez, Josunor Lopez Ibarretxe, Negozio Biribil Lopezetxe, Errautskoke Ibarpez... batzuek diote jokoan dagoena Gasteizko parlamentua denez Jose Juan Lopez de Ibarretxe bezalako abizen arabarrak sor litezkeela. Ondorio seguru bakarra zera da, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independentea gura dugunoi Purkullu emango digutela. Zentzu figuratuan,...
berria.info"Panikoa arnas liteke gure herriko kaleetan. Madrilen, orain hamar urte kolpe eta mehatxu artean sudurretik odoletan nengoela entzundako berbak profezia bihurtu dira: «En vuestro pueblo hay mucha mala hierba y no sabeís lo que os espera, vascos de mierda». Agian errimatzen zutelako ez ditut sekula berbok ahaztuko. Sei hilean behin sarekada bat dago Algortan. Ezjakin artaburuentzat pijo eta surflarien herria denak botereari min handia egiten dion errealitate borrokalaria islatu du bere historia osoan: Euskal Herriko lehen alkatetza abertzalea, euskal kulturan erreferentea den jend...