Kategoria: fnac
No time for love esaten dute, San Balentin egunaren aste berean. Bihar da eguna, ezta? Ba bihar bertan Bilboko FNACen izango naiz, iluntzeko 7etan "El Hermano de las Moscas" aurkezten.Bertan ikusiko al gara, apurtxo batez elkar maitatzeko?
Nire bizitzako garai ilun batean Callaoko Fnac-era joaten nintzen paseoan. Gran Vian bizi nintzenez, eta Gran Via ez denez edozein umore duzula ere jasan daitekeen kale bat, Fnac-eko beroa eta moketa nahiago nuen askotan. Gainera, sotoko kafetegian euro bakar baten truke zerbitzatzen zizuten ebakia: inguruko kafetegietan ez zen euro eta erditik jaisten. Gaur, garai ilun horiek gogora ekarri ditut eta Bilbon ireki berri duten Fnac-era jo dut. Lehenik eta behin sekula nirea izango ez den aparatutxo txuri baten aurrean geratu naiz, ezinezko maitasunaren sastada bihotzean. Gero Godard-e...