Kategoria: flexicurity
Hitz berri hau, (ez dakit euskeraz nola deitu behar diogun, ingeleraz “Flexicurity” deitzen diote) epe laburrean sarri askotan entzungo duzu, Europar Batasuneko enplegu politikaren hitz kuttunena baita. 2013 urte bitarteko enplegu sustapenerako programa eta politikek berau garatu eta ezarri beharko dutelako Europako diru laguntzarik jaso nahi badute behintzat. Bere esanahia erraz antzeman badaiteke ere, ondorioei buruz hitzegin aurretik azal dezagun zertan datzan, edo zer izan beharko lukeen europako agintarien aburuz. Terminoaren jatorria Holandan dago, nahiz eta egun Danima...