Kontatzea gustatzen zaidan anekdota da. Urteak dira jada, halako strip-tease momentu batean hementxe esan nizuen erdizka: «Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni biluzik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz.» Eta erantzunetan, Patxitrapero handiak azalpen luzeagoa eskatuta, zehatzago kontatu nuen: «Agian xehetasunak azalduta bere xarma galduko du kontakizunak, baina argi dezagun pasadizoa, sikieran lagunen osasuna ez kaltetze a...


Aste honetan hainbat efemeridek iraganera begiratzera behartu naute.Alde batetik, hauteskundeetarako kanpainan gaudenez  ekitaldi ezberdinak antolatzen dira, baina guztien artean datorren martitzenean Eibarren ospatuko denak (duenak) aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit burura.Oso gaztea nintzenean, 13 edo 14 urtekoa, justu-justu Diktadura ostean, Sozialistek Estatuko Espainoleko lehendabiziko mitina ospatu zuten Astelena frontoian.Arrakastatsua izan zen mitina eta frontoia gainezka egon zen. (Bere) Buruzagi nagusiak ekarri zituzten Sozialistek eta baita ere handik urte gutxira Espaini...