Kategoria: ezusteak
Aitor Arana. Ibaizabal, 2005 Aitor Aranak, haur eta gazte literaturan oso emankorra den idazleak, Txomin Agirre eleberri saria jaso zuen 2002an eleberri honekin. 3.pertsonan idatzitako nobela misteriotsua da, eta narratzailea orojakilea da. Ezustean aberats bilakatu den gizon batek bere bost alabetako bakoitzari ezkutitz bana idazten die, mendian bakartadean dagoen landetxera joateko eskatuz: Urteak dira ez dugula elkar ikusi, baina pozik ikusiko zintuzket orain. Badut zurekin zerikusi zuzena duen albiste bat. Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertezinak, asteburu batez behintzat. Mesedez ...