Pepetoko mozoloak

Hau pittu hau!

Berez berez

5
pepetokomozoloak 1456152170192 Pepetoko mozoloak | 2007-10-11 15:58

Gogoratzen naiz Eguzkibegi ikastolan Ekhia sortu zen urte haietan ( orain 8 urte inguru)   ikasle sortzaileetako batek, Begoña Eguzkitzak, zelan esaten zuen Euskara berez berez. Behar bada bazeukan esaldi horrek bere aitagandik ere zeozer. Bai Eguzkiri eta bai niri be Euskerak berez berez irtetzen deusku, erderak baino errezago. Hala ere gaurko egoera ez da hori, gaurko ume eta gazterik gehienek eta hain gazteak ez diren gehienek ere berez berez erderaz egiten dute, eta euskaraz egiteko sarritan ahalegin berezia egin behar dute. Hori onartu beharra dago, arrazoi askogaitik ...


Lur zabaletan

pepetokomozoloak 1456152170192 Pepetoko mozoloak | 2007-09-04 23:33

Aingeru Epaltza, Pamiela, 2.argitalpena ( 1995 )  Liburu honek parte bi dauzka. Lehen partean ( Bidaiariak ) Pello protagonista Ipar Amerikako oihan baten aurkitzen da bakarrik eta gose-egarriz, Kaliforniara bidean. Lortuko al du bere helburua? Pertsonaia honek une hartan bizi duen egoera larria eta Euskal Herritik hara bitartean gertatutakoak kontatzen ditu narratzile orojakileak hirugarren pertsonan, maisuki txandakatuz, eta bien arteko antzekotasunak agertuz; atal honetako kapitulu guztietan egitura berdintsua darabil idazleak: hasieran une konkretu batean pertsonaia ze egoeratan au...


Ibaialde 2007

1
pepetokomozoloak 1456152170192 Pepetoko mozoloak | 2007-07-11 17:28

Urtero bezala Eguzkibegi ikastolak Ibaialde programan hartu du parte. Baina aurten, aurrekoetan ez bezala, DBH 1. mailakoek burutu dute eginkizuna eta inoiz baino gogotsuago bada ere! Gainera, Usansoloko Lekubaso errekaren egoera aztertzeaz gain, Galdakaoko Barrengorri elkarteak antolatutako Bizkaiko Aste Botanikorako ere trebatu dira eta hamaika landare eta zuhaitz espezie identifikatu. Segi horrela Rutherfordioak! Aupa Patosoak! Gora gu eta gutarrak! Adituaren laguntza Lanean Beharrezko atsedenaldia        


Bost ahizpa

pepetokomozoloak 1456152170192 Pepetoko mozoloak | 2007-07-01 19:23

Aitor Arana. Ibaizabal, 2005 Aitor Aranak, haur eta gazte literaturan oso emankorra den idazleak, Txomin Agirre eleberri saria jaso zuen 2002an eleberri honekin. 3.pertsonan idatzitako nobela misteriotsua da, eta narratzailea orojakilea da. Ezustean aberats bilakatu den gizon batek bere bost alabetako bakoitzari ezkutitz bana idazten die, mendian bakartadean dagoen landetxera joateko eskatuz: Urteak dira ez dugula elkar ikusi, baina pozik ikusiko zintuzket orain. Badut zurekin zerikusi zuzena duen albiste bat. Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertezinak, asteburu batez behintzat. Mesedez ...


Ibiladiaren atarian 2007ko ekainak 10. Ikastola ingurua bor-bor dago, batez ere 3.mailako ikasleek eta euren gurasoek jarri duten taberna-txosnaren bueltan. Agurrak hemendik, musuak handik, gustura eta harro sentitzen da txoriaren begiradaz hain giro epela, lagunkoia, sanoa nabaritzen duen irakasle ohia, egia esan, aspaldiko partez udaberriko eguraldi gozoak inguratuta. 3.mailako ikasle batzuk mahitxoan txukun-txukun jarrita dituzten liburuak saltzen ari dira, irripartsu, esku zabalik hara urreratzen danari arrera abegitsua eginez. Beheko patioan ere erlategia biziz gainezka ageri da. Hemen...


Sara izeneko gizona. Bernardo Atxaga. Pamiela   Nobela historikoa da eta lehen karlistadan kokatzen da. Zazpi kapitulu dauzka eta kapitulu bakoitzaren ondoren istorioan ( kapitulu horretan gehienetan ) irtendako pertsonaia baten erreflexioak dakartza.   I kapitulua Saldias zalataria Zumalakarregirentzako informazioarekin Irurtzuna doa. Etxarri Aranazen liberalak daude eta ingurutik pasatzerakoan alto egiten diote, baina ardo saltzailea dela eta joaten uzten dio Valdivielso tenienteak. Honen erreflexioak datoz ondoren. Baliabideak: “Zumalakarregiren ordekoren batek .... albistea...