Berez berez
Gogoratzen naiz Eguzkibegi ikastolan Ekhia sortu zen urte haietan ( orain 8 urte inguru) ikasle sortzaileetako batek, Begoña Eguzkitzak, zelan esaten zuen Euskara berez berez. Behar bada bazeukan esaldi horrek bere aitagandik ere zeozer. Bai Eguzkiri eta bai niri be Euskerak berez berez irtetzen deusku, erderak baino errezago.
Hala ere gaurko egoera ez da hori, gaurko ume eta gazterik gehienek eta hain gazteak ez diren gehienek ere berez berez erderaz egiten dute, eta euskaraz egiteko sarritan ahalegin berezia egin behar dute. Hori onartu beharra dago, arrazoi askogaitik egoera horretan gaude.
Baina askok eta askok egoera hori aldatu egin gura dugu; ikastolak, euskaltegiak, Euskararen Kontseilua, herrietako eukara taldeak egoera horri buelta emateko asmoz sortu dira eta ahalegin itzelak egiten ari dira; batzuetan erakundeen laguntzaz ( Udalak, Aldundiak, Jaurlaritza ), eta beste batzutan euren indarrez bakarrik.
Bistakoa da helburu oso zaila dela Euskal Herri osoan euskara normaltasunez eta esparru guztietan erabiltzea, baina kontuan hartzekoa da baita ere asko lortu dela eta oso osorik ere lortuko dugula.
Badakigu mirariz eta bat-batean ez dugula lortuko helburu zoragarri hori, Euskal Herri euskalduna, eta urratsez urrats joan behar dugula; badakigu baita ere bidean kontraesan asko sortzen direla; esaterako, euskararen aldeko ekintzen antolatzaileek erdaraz egitea euren artean, seme-alabekin euskaraz egiten duten gurasoek euren artean gazteleraz aritzea ......
Ikastolakideen artean ere horrelako kontraesank askotan sortzen dira: arlo eta toki guztietan euskaraz egiteko zailtasunak, lagun ez euskaldunak tartean izatea, moda eta konplexuak... Baina horrek ez gaitu etsitzera eraman behar, zailtasun horien arrazoiak aztertu eta gainditzera baizik; egiten diren eta egiten ditugun ahaleginek, eta asko dira, bide zuzenean jartzen gaituztelako.
Zentzu honetan Ekhiak urtez urte egiten duen lana guztiz txalogarria da: hainbat ekintza eta kanpaina antolatu eta bideratu dituzte Ekhiatarrek azken urte hauetan, eta geroago eta indartsuago ageri da taldea; eta horrek izango du eragina euskararen erabilpenean gaur, bihar eta etzi.
Bide horretatik, urriaren 19an hasiko duzuen EUSKERAREN ALDEKO kanpainan gogotsu eta indartsu hastera animatu gura zaituet Muxikatik hor ikastolan aktiboan zaudeten irakasle, ikasle eta guraso guztiok; badakit batzuk erantzunkizun handiagoak hartuko dituzuela eginkizun horretan, beste batzuen animatzaile lana zeuen gain hartuz.
Sarritan isilekoa den animatzaile eta zirikatzaile lan hori behar beharrezkoa da, eta benetan txalogarria, txalo asko jasotzen ez baditu ere. Hor izango dira Idoia eta beste irakasle batzuk jo eta su bata eta bestea animatzen. Horretan ibiliko zarete baita ere DBHko ikasle batzuk, bereziki 3. eta 4.mailakook, zuen inguruan giroa berotu nahian eta ekintza konkretuetan parte zuzena hartzen: pregoilari, dantzari, antzezle, abeslari ........ Ikastolako ikasle nagusienak zaretenez, bidegile garrantzitsuak eta eredu zarete beste guztienetzat; hauek zuekandik ikasiko dute euskera maitatzen eta bide berriak irekitzen.
Hasi egizue ba bizi bizi eta gogotsu euskeraren aldeko kurtso berria; ondo hasteak, oso ondo jarraitzea eta bikain bukatzea baitakar. Ziur horrela izango dela.
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Iruzkinak
aNe LizeRanZuU 2007-12-10 23:20 #17

KaixO!! zer moduz dena?? Ba egia esan..ez dakit zer esateko asmotan ari nazen idazten bez.....idatzitako testuak hunkitu egin nau eta. Lelokeria irudituko zaizu, baina ez nuen espero (eta zentzu onean dinotsut) horrelako paragrafoa idatziko zenuenik. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizut, Ani. Zure euskararekiko duzun joera da, bereziki, txalotu behar dena. Hori dela eta, nire zorionik eta samurrenak zor dizkizut. Merezi duzu. Dena den, badakit gazteok euskararekiko dugun jarrera ez dela guztiz ona. Baina saiakerak egiten ditugula be kontuan hartu beharra dago eta hori zure testuan islatuta ikusi ahal izan dut. Mila esker, ulertzen gaituzu. Hala era, ez dizkiot neure buruari loreak bota nahi, ezta gutxiagorik ere, gazteleraz mintzatzen naizela onartzen baitut. Baina oraindik diraute saiakerek, eta horiek ahaztu ez ditzazun eskatu nahiko nizuke. Testu honekin ez dut ezer lortuko, badakit, gure jokaerak berdina izaten jarraituko baitu, baina itxaropena ezin da galdu eta ziur nago aurrerago gure helburua lortuko dugula. Eta GURE helburua dinot, guk ere horrela nahi dugulako, nahiz eta horrela gerta ez dadin errurik handiena guk daukagun. Ezin dizut ezer ziurtatu, baina zin dagizut behintzat, hemendik aurrera gehiago saiatuko naizela. Gezurra dirudi zure testua irakurri behar izateak pauso hau hartzeko, hori zuk ezer egin gabe erabaki beharko nukeelako. Sentitzen dut. Honekin batera, baita ere, zuk esan bezala, Idoia, Mikel eta EuSkaRaZ biZi proiektuan diharduten beste hainbat pertsonak zoriondu nahiko nituzke. Gu gara abesten, dantzatzen, antzezten...irteten garenak, baina lana guztiona da. Bakoitzak bere eginkizuna dauka eta nahiz eta azkenengo momentuan gure lana baino ez den agerian geratzen, beraiena be gurea adina garrantzitsua edo gehiago da. Horregatik, zorionak eta eskerrik asko. Zuek animatzen gaituzue jendaurrean azaltzera eta zuek zarete, halaber, euskararen parte garela senti dezagun lortzen duzuenak. Esker mila bihotzez. Beste barik, dena ondo doakizulakoan, muxu handi bat, Ani. Ondo segi! {EuSkaRaZz eTa kiTToO}*......................AnE liZeRanZu................ ~Mila esker denagatik~ PD: Edukiko ditut zenbait akats, baina garrantzitsuena edukia da! =) aguR* Zoriontsua izan!

Leire R 2007-12-11 20:39 #19
Oso testu ona Ani! Egia esan ez nuke zugandik gutxiago espero! ondo ibili!
DBH4B 2007-12-12 20:57 #20
Ani kriston testu ona, nola ez! Ondo ibili, ez zaitugu ahazten!
Eneko Sanchez 2007-12-18 19:01 #21

Apa Ani. Zer moduz dana ???? Ikastolak eta ikasleok zeozertxo jartzen dugu euskaren alde (ez badirudi ere) ta baita zuk ere egon zinen urteetan ta horregaitik eskertu egiten zaitugu. Hortaz aparte DBH 4 ko ikasleok asko saiatzen ari gara txikientzat eredu izaten zuk esan bezala ekitaldi guztietan parte hartzen bai epaile moduan, abesten ...Bukatzeko azpimarratu nahiko nuke zuk eduki izan zenuen pasientzia gure klasean (gehien bat batzuekin, talde horretan sartzen naiz) eta ondorioz zera esan nahiko nizuke ESKERRIK ASKO. Banekien oso bertsolari ona zinela baina ez nekien ze ona zinen baita ere idazten.

Ani 2008-03-23 21:13 #24

Kaixo Ane Lizeranzu, Eneko, Leire, eta 4.mailako beste guztiok:

Ze moduz ikasbidaia? Ze moduz oporrak? Ze moduz euskeraz bizitzeko zuen ahaleginak? Badakit berez berez ez dizuela irtengo euskarak, baina lasai, pausuka pausuka egiten da biderik zailena ere. Aholkutxo bat bai emongo deutsuet: lortzeko errezak diren helburutxoak ipini zeuen buruei, jakinik beti ere norekin, noiz...Lagunak norberak aukeratzen eta egiten ditu, eta adostasunez ere gauza asko lortu daitezke. Eta azkenean zenbat eta gehiago egin euskeraz, hainbat eta errezago! Eta norbere buruaz pozik!

Ah! Internetez euskaraz ligatzeko helbide bat emongo deutsuet: http://www.kaixomaitia.com/

Ondo eta zoriontsu bizi. Izango dogu alkar ikusteko eta kontu batzuk kontatzeko aukera.
Jarraitu ilusio eta gogo horrekin eta urrun iritsiko zarete. Ani.
Utzi iruzkina: