Kategoria: ahaleginez
Gogoratzen naiz Eguzkibegi ikastolan Ekhia sortu zen urte haietan ( orain 8 urte inguru) ikasle sortzaileetako batek, Begoña Eguzkitzak, zelan esaten zuen Euskara berez berez. Behar bada bazeukan esaldi horrek bere aitagandik ere zeozer. Bai Eguzkiri eta bai niri be Euskerak berez berez irtetzen deusku, erderak baino errezago. Hala ere gaurko egoera ez da hori, gaurko ume eta gazterik gehienek eta hain gazteak ez diren gehienek ere berez berez erderaz egiten dute, eta euskaraz egiteko sarritan ahalegin berezia egin behar dute. Hori onartu beharra dago, arrazoi askogaitik ...