Ibilaldiaren atarian

pepetokomozoloak 1456152170192 Pepetoko mozoloak | 2007-06-11 10:00
3

Ibiladiaren atarian

2007ko ekainak 10. Ikastola ingurua bor-bor dago, batez ere 3.mailako ikasleek eta euren gurasoek jarri duten taberna-txosnaren bueltan. Agurrak hemendik, musuak handik, gustura eta harro sentitzen da txoriaren begiradaz hain giro epela, lagunkoia, sanoa nabaritzen duen irakasle ohia, egia esan, aspaldiko partez udaberriko eguraldi gozoak inguratuta.

3.mailako ikasle batzuk mahitxoan txukun-txukun jarrita dituzten liburuak saltzen ari dira, irripartsu, esku zabalik hara urreratzen danari arrera abegitsua eginez. Beheko patioan ere erlategia biziz gainezka ageri da. Hemen ere 3. mailako beste ikasle batzuk joan-etorri alaian eta langile dabiltza ume txikitxoen gozamenerako, hauei aurpegiak margotzen.

Handik eta hemendik hariak mugitzen han dira andereño eta maisu batzuk ere ( Mikel, Itziar, Idoia .... ), zelan ez, zeregin hori ere ezinbestekoa izaten da honelakoetan. Bai, EKHIA tadea ere ez dago geldi; han eta hemen Ekhiakideak ( Jon, Unai, Naiara, Beatriz, Amaia .... ) buru belarri dabiltza batera eta bestera, eta antzerkitxo polit bat ere eskeini die musika gelara hurbildu diren bihotz gosetiei.

Handik dabiltza ikasle ohiak ere, guraso lez oraingoan. Zelan aldatzen diren bizitzako papelak! Bai, pozez gainezka hauek ere, eurekin jaio zen ikastolako jolastoki zabalean euren bihotzeko fruituak dantza alaian ikusiz.

Arratsaldeko musika tresna eta bertsolarien erakustaldia ere ez da ahaztutekoa, batzuk hobeto, beste batzuk hobetze bidean, baina guztiak gogotsu eta ahalegin betean. Pausuz pausu lortzen dira emaitzak!

Guzti hori eta gehiago daramatza bihotzean eta buruan Ordorikako txori ameslariak bere kabira. Eta guzti horretan somatzen du 2009ko Ibilaldiaren landarea, jadanik pipilean dagoen landarea: ikasleak, irakasleak, gurasoak, eta ohi guztiak elkarlanean, ekinean, ahaleginean, ilusioz, gogotsu .... Eguraldia ere lagun izago dogu, egon ziur.

Ani

Muxikatik, 2007ko ekainaren 11an

Bihotz bihotzez

Bihotz bihotzez 2007-06-12 14:45 #1

Ani zure falta somatzen da!!!

joanes aranzabal, aitor sagastibeltza eta unai urrutikoetxea

joanes aranzabal, aitor sagastibeltza eta unai urrutikoetxea 2008-03-03 14:46 #3

Aupa!!!!!!!!!!!

oso blog polita eta ederto landua, batez ere Anicetok egindako lana aipatzekoa da. Ikas bidaitik gatozenean argazkiak jarriko ditugu

agur bero bat eta aupa el eibar c.

muxutxu asko

Ani

Ani 2008-03-23 21:23 #4

Kaixo Unai, Joanes eta Aitor:

Eskerrik asko blogean sartu eta niri berba batzuk zuzentzeko hartu dozuen denboragaitik. Ondo eta zoriontsu bizi, eta zintzo eta gogotsu ekin zeuen egitekoari. Ani.

Utzi iruzkina: