Kategoria: eguzkibegi
Ibiladiaren atarian 2007ko ekainak 10. Ikastola ingurua bor-bor dago, batez ere 3.mailako ikasleek eta euren gurasoek jarri duten taberna-txosnaren bueltan. Agurrak hemendik, musuak handik, gustura eta harro sentitzen da txoriaren begiradaz hain giro epela, lagunkoia, sanoa nabaritzen duen irakasle ohia, egia esan, aspaldiko partez udaberriko eguraldi gozoak inguratuta. 3.mailako ikasle batzuk mahitxoan txukun-txukun jarrita dituzten liburuak saltzen ari dira, irripartsu, esku zabalik hara urreratzen danari arrera abegitsua eginez. Beheko patioan ere erlategia biziz gainezka ageri da. Hemen...