Sara izeneko gizona
Sara izeneko gizona. Bernardo Atxaga. Pamiela
Nobela historikoa da eta lehen karlistadan kokatzen da. Zazpi kapitulu dauzka eta kapitulu bakoitzaren ondoren istorioan ( kapitulu horretan gehienetan ) irtendako pertsonaia baten erreflexioak dakartza.
I kapitulua
Saldias zalataria Zumalakarregirentzako informazioarekin Irurtzuna doa. Etxarri Aranazen liberalak daude eta ingurutik pasatzerakoan alto egiten diote, baina ardo saltzailea dela eta joaten uzten dio Valdivielso tenienteak. Honen erreflexioak datoz ondoren.
Baliabideak:
“Zumalakarregiren ordekoren batek .... albistea jakin zuen arte” ( 23. orri. hasieran )
“........ ideia liberalak ...... bestetan ez zuen pentsatu” ( 23. orri. 2.paragrafoa )
“......oso gutxi......osten zizkion gauzak” ( 36.orri. amaieran )
II kapituluaIrurtzuna sartzerakoan arazoa izan du Aranburu zentinelarekin, baina hau ezaguna denez, ondo irtetzen du iskanbilatik. Gero Zumalakarregirengana iristen da eta informazioa ematen dio. Hala ere Saldiasek susmopean hartzen du Aranburu, berau ete delakoan liberalen zalataria. Aranbururen erreflexioak.
Baliabideak:
“.... bizia emateko .... idealaren alde beti” ( 55. orri. erdialdean )
III kapituluaLiberalen kontrako sarraskia. Saldias zauritu. Aranburuk egin diola tiro uste du. Sarraskia ikusi duen arranoaren erreflexioak.
IV kapituluaGalarreta kapitaina, Merino tenientea eta Saldiasen arteko elkarrizketa susmagarriei buruz. Susmagarriak Aranburu eta Carrasco tenientea direla uste du Saldiasek, baina beste norbaitek egin ziola tiro beste aldetik dio. Merino tenientea ere susmagarritzat jotzen du Saldiasek, nahiz-eta hori isilean gorde; eta baita bera sendatu eta zaintzen duen Barrez ( frantsesa? ) ere. Merino tenienteak pentsatutakoa.
V kapituluaLacost-en aitorpena eta koartel nagusiko batzarra. Carrasco sargentuak pentsatutakoa.
VI kapituluaFesta eta Etxarri Aranazko erasoaren hutsegitea. Valdivieso tenientearen hil osteko erreflexioak.
VII kapituluaEtxarri Aranazkoagaitik nor fusilatu zozketatzen dute, eta Aranbururi egokitzen zaio (?). Barrez eta Saldiasen arteko elkarrizketa: Barrezek tiro nork egin zion aitortzen dio. Irurtzundik alde egitea erabakitzen dute biek, bakoitza bere aldetik. Arenal Kafeko ugasaba-andrearen erreflexioak.
Oharra: hizkuntza gozoa du eta errez eta gustura irakurri dut; laburtxoa da
( 140 orrialde ), eta tamaina oneko letra dauka; arin irakurtzekoa da, intriga ere mantentzen du istorioak-eta.
Muxikan, 2007ko Ekainaren 3an
Aniceto Ajuriagogeaskoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: