ARROZTE POLITIKOA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-02-15 11:36

Orain urte dezente egokitu zitzaidan munduratzea eta horrek, dudarik gabe, eskarmentua eman dit bizitzan. Ez maila pertsonalean bakarrik, baita bizimodu soziopolitikoan ere. Gogoan dut laurogeiko hamarkadan dena zela militantismoa. Batzarrik batzar bizi ginen orduko gazteok, eta gure aisialdia ere, hein handi batean bederen, zerbaitetan militatzean zetzan. Halaxe zabaltzen genuen geure sare soziala, inplikazio soziopolitikoaren bidez.         Orain, enegarren aldiz, hauteskunde-kanpainan omen gaude. Eta “omen” idatzi dut, ez baitut bereziki neure burua inplikatuta s...