Kategoria: ezagutu-gasteiz
Armentia daukagu baseliza polit ez dugu ikusiko inoiz halakorik garezur ta eskeleto handik eta hemendik arratsalde polita pasako nuke nik (ANE O. Gasteizko bertso-eskola)
Gaztetxoentzat leku aproposa dago alde zaharrean auzokideak animatzeko dago musika topean giro aparta eta polita aurki dezakezu bertan nahi duzun festa eta gehiago badaukazu gaztetxean (ANE S. Gasteizko bertso-eskola)
Erdi aroko katedrala da Santa Maria hain zuzen duela gutxi konpondu zuten ahalik eta ondoen harrizkoa da beirate askokin ta eskeletoren bat aurten bertsoak ez badu ondo azaltzen begiratu interneten (MADDALEN. gasteizko bertso-eskola)
Janariak egin du benetan hobera krisialdia dela bezeroak etxera horregatik egin du jatetxeak txarrera ondo jan nahi baduzu juan portalonera (AINHOA. Gasteizko bertso-eskolako)
Bai florida maitea hemen badaukagu oso polita bai da baina pila sagu musika kioskoa beti hor daukagu bera bisitatzea daukagu helburu (GORKA. Gasteizko bertso-eskola)
Amaia Zentro polit hau ere badago kale batean ekintzak eta jolas pilo bat egiten dira barnean larunbatean zinema dute umeek ahal dutenean eta gainera bertso-eskola... Txoio bat azken finean!! (BEÑAT. Gasteizko bertso-eskola)
Birgen blanka zaharra hemen zegonean erdiko eskulturak nazka ematen zidan orain berritu dute gauzatxoak jartzean baina fastidiatzeko mokordoa erdian (IÑAKI. Gasteizko bertso-eskola)