Kategoria: eusko_jaurlaritza
Jakina da 80ko hamarkadako zenbait lege-testuk sortzen dituzten arazoak. Harrez gero euskarak izan duen normalizazio-prozesuaren ondorioz, itzulpen batzuk zaharkituta geratu dira terminologiari edota fraseologiari dagokionez.Horietako bat dugu 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.Oraingoan, itzulpen eguneratua jaso dugu euskal legezalea gunean, baliagarri izango delakoan.
Hilabete eskas barru, lehendakari kargua hartuko du Lopezgoiti jaunak. Badakigu ez dela Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritar guztion lehendakaria izango, ez behintzat nirea, baina, hala ere, berak tematuta segitzen du lelo horrekin. Egia esanda, inoren lehendakari izatekotan, berton bizi eta bozkatzen dugunon erdien baino gutxiagoren lehendakaria izanen da, gehienok, euskal naziozaleak izanik, bestela bozkatu baitugu. Hori begi-bistakoa da, buruketa matematiko txiki bat eginda erraz ikusten dena, alegia. Dena dela, lehengo lehendakari guztiak ere ez dira guztionak izan, ez eta ...
Hiri Segurtasun ataleko buruak agindu zien iaz lurraldeetako Ertzaintzako buruei Auzitegi Nazionalera bidaltzeko auzi horiekUrbinako zortzi atxilotuei terrorismo delituen protokoloa ezarri zieten IÑAKI PETXAROMAN. Donostia.Abiadura handiko trenarekin (AHT) zerikusia duten ekintzak terrorismotzat jotzeko agindua eman du Ertzaintzak. Hiri Segurtasun ataleko buru Gervasio Gabirondo Fernandezek idatzizko agindua igorri zien iazko abuztuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ertzaintzako buruei. BERRIAk eskuratu du agiria. Hartan, Ertzaintzak protokolo bat ezartzen du kasu horietarako, eta, besteak...
Pasa den astean heldu zitzaigun soziolinguistikaz berripapera. Aste honetan, berriz, Hizkunea berripapera. 16. zenbakia hemen.