Kategoria: euskal_sozialistak
Euskara askatasunean dokumentua aurkeztu berri du Patxi Lopez, euskal sozialisten idazkari nagusi eta lehendakaritarako hautagaiak.Aurkezpena Donostian izan da, urriaren 2an, euskalgintzako hainbat aurpegi ezagunen aurrean, eta, bestalde, hedabideek leku handia eskaini diote beren orrialde eta emanaldietan.Bi jarrera nabarmendu dira Euskal Herrian sozialisten eta haien buruzagiaren ekimenaren aurrean: batzuk, euskararekiko sozialistek izan duten jarrera urrundu eta uzkurra, baita ezkorra ere, inoiz, gogoratuz, urrats berri eta berritzaile bezala txalotu dute; ildo honetakoak iza...