Zientzia fedean oinarritua dago.Honako hau esaldi kontraesankor bat dela irudi liezaioke norbaiti, baina ez naiz ni hori dioen bakarra. Internazionalki itzal handia duen Pedro Miguel Etxenike fisikari euskaldunak ere horrela dio Berrian egin zioten elkarrizketa batetan:"Naturan ordena bat dagoela pentsatzea fedea da"Elkarrizketaren zatia hau da, eta osorik ipintzea pena merezi duela uste dut: Jakituriak Jainkoa hilko zuela, hori ere esan izan da. Ez dirudi iragarpen hori bete denik. Etxenike: Hori da zientziaren mugetako bat. Zientziak ezin dio arrazoia eman sinestunari, eta ezta sinestuna...


Ez da Etxenikeri egindako azken elkarrizketa izango (berria, 2005-06) baina  interesgarria delakoan, hor doa:(...) Etxenike: Eta seguru nago ekologista gehienak energia nuklearraren aldekoak izango direla, 25 urte barru. Hori da egiten dudan iragarpen bakanetako bat. Galdera: Zergatik uste duzu hori? Etxenike: Ez dut asko luzatu nahi gai honi buruz, baina Gaia hipotesiaren sortzailea bera nuklearren alde agertu da duela gutxi. Eta, lehengora itzuliz, etorkizunean zalantzetan bizitzen ikasi beharko dugu. Zalantzaren etika egongo da. Bukatu dira ziurtasunak. Eta ezin da hau guztia ge...


Azken iruzkinak